DONITURRIETA

Gerardo Garmendia
Gerardo Garmendia

Gerardo Garmendia "Mozo"

Zaldibiako Elosegi etxean jaio eta Aizporra baserrian bizi naiz, 1988 urtean hasi nintzen Doniturrieta Garakoa II bordara igotzen, artzantza bertako zaharrekin ikasitakoa bainaiz, orduz gero urtero udaberritik Sanmigeletara bertara igotzen naiz 350 buruko ardi latxa mutur-gorri artaldearekin, bertako goi-larre paregabeetan bazkatu, eta aparteko mendiko gazta gutxi hauek bertan egiteko.

Urtero, udaberritik Sanpedrok arte egiten ditut gaztak Doniturrieta Garakoa II txabolan, eta bertan egoten naiz Sanmigel edo Pilarikak arte. Aurten Maiatzaren 17an igo naiz, giro hotzarekin eta larreak oraindik erabat jantzi gabe zeudela. Lehenengo asteetan
su-bajua piztu beharra ere izan nuen. Eguraldi ona Ekainarekin batera etorri zen Aralar osoa jantziz. Ekainaren bukaeran eta Uztailaren hasieran, larreak lehorrago bihurtu ziren. Epe honetan 298 gazta egin ditut, lehenengo 8ak Maiatzaren 18koak dira, eta Uztailaren 4ra bitartean 6 bat gazta egin ditut eguneko, zenbakiaren arabera egindako giroaren kutxuak gaztan ezagutu ditzazun.

Zaldibian, 2010eko Irailaren 4ean.