ARRITZAGA

Carlos Beloqui Zabala
Carlos Beloqui Zabala

Carlos Beloqui Zabala

Bedaioko Ilorreta baserrian jaio, eta bertan bizi naiz. Gure aita Miguel zenak erakutsi zizkidan artzantza eta gaztagintza usadio zaharrak jarraituz, berak, nire aitonagatik ikasi zituen. Urtero Aralarko Amezketa -Ospela - aldera igotzen naiz Arritzaga txabolara, nire 360 buruko ardi latxa mutur-gorri artaldearekin, bertako larreetako berezitasun bikainekin aparteko gazta bat egiteko.

Aurten, Ekainaren 18rako igo nintzen artaldearekin Arritzagako txabolara. Ekainaren hasierako euriei esker, Aralarko Ospela ingurua behar zen moduan jantzita zegoen. Galeper asko ikusi ditut aurten, hala ere haize hotzarekin oraindik. Santiagotarako berriz, mendiko larreak lehortzen hasita, garai honetan hala behar du. Antzututakoan, gazta egiteari utzi nion, eta Uztailaren 23an Illorretara bueltatu nintzen. Danera 307 gazta egin ditut, lehenengo bederatziak Ekainaren 19koak, gutxi gorabehera 8 bat gazta egunean, eta honela eman diot zenbakia bakoitzari. On egin.

Bedaion, 2010eko irailaren 10ean.